Argitsua.
Zure etxearen begiak dira leihoak.
Zabaldu itzazu!
Isolatzailea.
Kanpoan eguraldi petrala
eta ni goxo goxo
Isila.
Batzuetan plazer bat da
ezer ez entzutea…
Segurua.
Material eta sistema gogorrak,
gehien maite duzuna babesteko.

PRODUKTUAK

Kalitate handiko leihoetan eta beirateetan adituak gara, bai etxebizitza partikularretarako, bai saltoki eta bulegoetarako.

Energia aurreztu ezazu gure leihoen isolamenduari esker.

Modelo ezberdinen aukera zabala dugu. Aukera ezazu gustokoena eta kokatu ezazu nahi duzun tokian, barrukaldean nahiz kanpokaldean.

Ezagutu ezazu beren erabilpen hirukoitza: argia graduatu, segurtasun sistema bezala funtzionatu eta beroa eta hotzaren isolatzaileak dira.

Sistema egokiena aukeratuz, alferrik galduta dauden espazio horiek prestatu itzazu.

Isola ezazu zure etxea termikoki eta akustikoki, baita intsektu deseroso guzti horietatik ere.

Balkoietarako, terrazetarako… aluminiozko kanpoko armairuak egiten ditugu.

EZENARRO

Ezenarro Leihoak Tolosako (Gipuzkoa) familiarteko enpresa bat da, 25 urtetik gorako esperientzia duena. Gure balio nagusia tratu pertsonalizatua eta muntatzaile talde propioa dira. Eskarmentu handia dugu eta bezeroekin arduratsuak garen profesional-taldea gara. Hau guztiagatik, guregan beti jarri duten konfiantzak bermatzen gaitu.

Sektoreko markarik onenekin egiten dugu lan eta gure bezeroen eskaerak aztertzen ditugu, kasu bakoitzean soluziorik onena eskeiniz eta beti ere kalitate onena preziorik hoberenean emateko helburuarekin.

Zure etxeko isolatze eta itxitura aukera ezberdinei buruz aholkatzeko prestatuta gaude.

AURREKONTUAK

Aurrekontu bat egiteko material eta sistema egokienak aukeratu behar dira lehenengo. Horretarako, tokiraino mugitzen gara neurriak hartu eta aukera ezberdinei buruz aholkatzeko.

Gure erakusketan gainera, perfileria, material, akabera… mota ezberdinak erakutsiko dizkizugu.