PRODUKTUAK

PVC leihoak

PVCa errendimendu handiko materiala da, etxeari merezitako kalitatea ematen diona. Hori dela eta, Europan gehien saltzen den leihoa da.

 

Material guztiek transmisio-balio termiko bat dute (U balioa), zeinak leiho baten isolamendu termiko gaitasuna zehazten duen. Balioa zenbat eta baxuagoa izan, isolamendu hobea lortu eta etxearen tenperatura hobeto mantenduko dugu, energia aurrezte handiagoa lortuz. PVCak etxebizitzaren energia-kontsumoa %56 murrizten du.

 

Isolamendu akustikoari dagokionez, PVC leihoa merkatuko leihorik onena da, eta beira on batekin 47 dezibelio murriztu ditzazke. Leiho hauek punta-puntako makineriarekin egiten direnez, kalitate handiko leihoak prezio lehiakorrean lortzen ditugu.

Aluminiozko leihoak

Zubi Termikoaren Haustura

Zubi Termikoaren Haustura leihoek isolamendu termiko eta akustiko ona eskaintzen dute. Arotzeria honen sistemarekin kanpokaldea erabat isolatuta geratzen da barrukaldearekiko. 

Bere arintasun eta erresistentzia dela eta, material mota hau asko erabiltzen da itxitura handietarako, hala nola terrazen itxiturak, lokal komertzialak eta egitura handiak… Gainera bere kolore aukera zabalarekin edozein motatako lanak burutu ditzazkegu.

Barandak

Aluminio eta modelo barietate zabala dugu.

Burdinaren ordezko onena da. Ez dira herdoiltzen, ezta kolorea galtzen ere. Honek, baranda eraikinaren estetikara moldatzea ahalbideratzen digu. Bere gaitasun herdoilgaitza dela eta, mantenimentu baxuarekin bizitza luzea lortzen dugu.

Gure barandak edozein espaziotan jar daitezke, bai barrukaldean, baita kanpokaldean ere: balkoiak, eskailerak, terrazak…

 

Leihatilak

Leihatilek erabilpen hirukoitza eskaintzen dute.

- Gela batean sartzea nahi dugun argi kopurua graduatu dezakegu.

- Etxerako segurtasun sistema bat da.

- Bere ezaugarriei esker, udako eguzkiaren eta neguko hotzaren isolatzaile gisa balio dute, baita zarata kutsadura murrizteko ere.

Leiho eta estilo arkitektoniko ezberdinetara egokitzen dira, bai tradizionalak eta baita abangoardistak ere. Horregatik, erabilgarritasunaz gain, bezeroak bere nortasun ukitu eraman diezaioke.

 

Itxiturak eta kristalak

Gure beira eta aroztegi itxituren bidez, bezeroak bere gustu eta beharretara hobekien egokitzen den sistema aukeratu dezake: tolesgarriak, osciloparaleloak, praktikoak...

Isolamendu termiko eta akustiko ona lortzeko, kasu bakoitzerako egokiena den beira jartzea gomendatzen da. Alferrikakoa da leiho on bat, beira ez bada espazioaren beharretara egokitzen.

 

Pertsiana eta Moskiterak

Pertsianak

Gaur egungo petsianen kajoiek dimentsio murriztuak eta isolamendu termiko eta akustiko hobea eskaintzen dizkigute. Kontuan izan behar da kajoietatik sartzen dela aire gehiena, beraz, garrantzitsua izango da isolamendu handia eskaintzen digun pertsiana bat hautatzea. 

Horregatik, kalitatezko materialak eskaintzen dizkizugu, baita mota ezberdinetako akzionamenduak ere: manuala, motorizatua…

Moskiterak

Intsektu deseroso horiek isolatzeko aukera ematen dute. Profileria guztiz aluminio extrusionatua da, beraz, aldaezina eta herdoilgaitza. Ehuna berriz, beira-zuntzez egina dago, iraunkortasun eta gardentasun handia ematen duelarik.

 

Kanpoko armairuak

Balkoietarako, terrazetarako… mota guztietako aluminiozko kanpoko armairuak fabrikatzen ditugu... eta klima mota guztietarako iraunkorrak dira.

Armairu mota hau asko erabiltzen da galdarak babesteko eta libre geratzen den hutsunea erratzak, zapatak… gordetzeko, apalak jartzeko erabili daiteke.

 

©2017. ​​Ezenarro Leihoak S.L. by DOSGES